XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gora, gora dezagun
Guztiok, batera
Gora, bai euskaldunak,
Jesusen bandera
.

Zeru eta munduen
Jaun eta Jabea
Zera gure biotzen
Zorion betea,
Euskaldun fededunen
Aita txit maitea,
Zu zera, bai ¡oh Jesus!
Zu gure Erregea
.

Karidade santuan
Gerade emen biltzen,
Anaiturik guztiok
Gera bat egiten:
Goazen pozez beterik
Alkarri laguntzen,
Jesusen Erreiñua
Munduan zabaltzen
.

Gauden, bai euskaldunak
Txit ernai Fedean,
Ibill-gaitezen zintzo
Jaunaren Legean:
Jesus nai degu izan
Beti biotzean,
Jesus beti maitatzen
Bizi ta ill gaitean
.